XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alemaniarekin Frantziak hiru akordio

Guy Mollet eta Adenauer elgarrekin solastatu dira iragan larunbtean. Bi buruzagiek berekin zuten nork bere auzo-egitekoen minichtroa: Christian Pineau eta Von Brentano.

Elgar aditu dute, erranez Alemania eta Frantzia izan behar direla Europaren oinharri lehenak, eta hortako churitu behar dituztela lehen-bai-lehen elgarren arteko auziak.

Bonn hirian onhartu dute beraz, hiru akordio eginen dituztela Sarre eskualdeko bizi-moldeaz. Mosela-ko urbideaz eta Alzaziako urbideaz.

SARRE-KO ESKUALDEAZ

Frantziak nahi ditu maldatu eta gaztigurik gabe atchiki, Sarre eskualdea Alemaniatik berechi gogo zuten jendeak: Alemanek beharko deete barkamendu osoa eman, Frantsesak lekuk eta berme.

Zonbait denboraz diru frantsesa bali izanen da Sarre eskualdean orai bezala. Ez da aduanarik izanen hirur urthez. Alemaniatik ekharri erosgailuek ez dituzte Frantziatikakoak trabatuko anartean.

Hogoi-ta-bortz urthez Sarretik 90 miliun tona ikatz sartuko dira urtekal Frantzian: aleman eta frantsesen arteko batasun batek salduko du horko ikatza.

Hiru urtheren buruan Frantziak saltzen ahalko ditu bere salgaiak Sarre eskualdeari aurthengo hein berean libroki, eta gisa berean Sarre horrek Frantziari.

Diru frantsesa bet-betan itzaliko dute. Nola egin diru horrek sobera ez galtzeko? Pentsatu dute 40 miliarren paper diru frantses suntsituko dituztela.

Zorrak eta hartzekoak bali izanen direla partikularren artean.

Frantsesa onhartua izanen da eskoletan. Lycée français delakoa atchikiko dute. Uniberzitatea ez da europeanoa izanen, bainan barnean izanen du ikastola frantses bat.

MOSELLE ETA ALZAZIAKO URBIDEZ

Hemen ere antolamendu onak egiten dituzte Alemaniak eta Frantziak berdinduz, lanak partikatuz, pasaiak errechtuz, partzuer geldituz.